Hugendubel.info - Die B2B Online-Buchhandlung 

Merkliste
Die Merkliste ist leer.
Bitte warten - die Druckansicht der Seite wird vorbereitet.
Der Druckdialog öffnet sich, sobald die Seite vollständig geladen wurde.
Sollte die Druckvorschau unvollständig sein, bitte schliessen und "Erneut drucken" wählen.

Neure buruaren alde

E-BookEPUBePub WasserzeichenE-Book
184 Seiten
Baskisch
Alberdaniaerschienen am01.01.2011
1574. urtean, heriotza ate joka zeukala igarririk, eta bere bizian leporatu zizkioten salaketa zenbaiti aurre egin nahirik, gertatukoak idatziz jartzea erabaki zuen Martin Garaigordobilek. Jatorriz otxandioarra, Gasteiza joan zen lanera, gaztetxoa zela. Soldaduen kapitain bat hil zuela eta, Indietara egin zuen handik ihesi, baina han ere beste hilketa eta lapurreta batzuetan egon zen nahastuta. Berriro ere ihesean, indiarren herri batean aurkitu zuen babesa eta, herri horretan zegoela, Espainiako erregearen soldaduen aurka egindako eraso batean harrapatu zuen heriotzak. Baina, ustekabean, heriotzako une horretan argitu zen berari leporatzen zizkioten hilketa eta lapurreten atzean nor zegoen.mehr

Produkt

Klappentext1574. urtean, heriotza ate joka zeukala igarririk, eta bere bizian leporatu zizkioten salaketa zenbaiti aurre egin nahirik, gertatukoak idatziz jartzea erabaki zuen Martin Garaigordobilek. Jatorriz otxandioarra, Gasteiza joan zen lanera, gaztetxoa zela. Soldaduen kapitain bat hil zuela eta, Indietara egin zuen handik ihesi, baina han ere beste hilketa eta lapurreta batzuetan egon zen nahastuta. Berriro ere ihesean, indiarren herri batean aurkitu zuen babesa eta, herri horretan zegoela, Espainiako erregearen soldaduen aurka egindako eraso batean harrapatu zuen heriotzak. Baina, ustekabean, heriotzako une horretan argitu zen berari leporatzen zizkioten hilketa eta lapurreten atzean nor zegoen.
Details
Weitere ISBN/GTIN9788498683479
ProduktartE-Book
EinbandartE-Book
FormatEPUB
Format HinweisePub Wasserzeichen
FormatE101
Erscheinungsjahr2011
Erscheinungsdatum01.01.2011
Seiten184 Seiten
SpracheBaskisch
Dateigrösse888 Kbytes
Artikel-Nr.9859432
Rubriken
Genre9201

Inhalt/Kritik

Leseprobe

NEURE BURUAREN ALDE

Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen,
guero dantzan, edo dantza ondoan
alberdanian.

J.B. Agirre


Lehen argitaraldia ALBERDANIA-Ostiral sailean: 2011ko azaroan





© 2011, Koldo Zuazo

© Argitaraldi honena: 2011, ALBERDANIA,SL


Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

Tf.: 943 63 28 14 Faxa: 943 63 80 55

alberdania@alberdania.net


Azala: Antton Olariaga, Unai Pascualen argazki batean oinarrituta

Libenet, S.L.-ek digitalizatua

www.libenet.net





Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-330-1

Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-347-9



NEURE BURUAREN ALDE

KOLDO ZUAZO

O S T I R A L  S A I L A

A L B E R D A N I A

Martin Garaigordobil,
nazio euskaldunekoa

Ene kontuak zuzenak badira, Kristo ondorengo 1574. urtean gaude. 1529an abiatu nintzen Cadiztik Indietara eta 1512an jaio nintzen Otxandion, Bizkaian, euskaldunen nazioan. Eta hori guztiori horrela bada, hirurogeita bi urte dauzkat. Sasoiko nago. Badaukat gorputzean indarra eta bizitzen jarraitzeko gogoa, baina jakitun nago heriotza ate joka daukadala. Espainiako erregearen soldadu ugari dabil gure Baso inguruetan eta, lehentxoago edo gerotxoago, aurrez aurre egokituko gara. Ez da izango orduan berriketetarako astirik. Edo neuk hilko ditut haiek edo haiek ni.

Harrapatzen banaute, badakit zein izango den neure azkena. Bizirik hartzen banaute, deabruak ere asmatu ezin dituen torturak egingo dizkidate. Hilik hartzen banaute, berriz, gutxienez ere ez dut infernu horretatik igaro beharko. Dena dela, bai era batera edo bai bestera izan, hiriko plaza erdian dagoen tantai luzean esekiko eta urkatuko naute azkenean. Horrela jokatu ohi dute Espainiako erregeari traizioa egin diotenakaz.

Egiari zor, ez diot heriotzari beldurrik, eta torturak berak ere ez dit eragiten ikararik. Ni hil eta gero, nitaz esango dutenak sortzen dit kezka. Espainiako erregeari traizioa egin diodala esango dute, haren soldaduak hil eta haren ondasunak ostu ditudala, indiarrak haren aurka ipini ditudala, erlijio kristaua ukatu eta indiar basati eta sinesmen gabeakaz nahastu naizela. Horrelako gauzak eskribituko dituzte euren liburuetan, horrelako gauzak erakutsiko dituzte euren eskoletan.

Salaketa horien guztien artean bakarra da benetakoa: Espainiako erregearen soldaduak hil ditudala, baina horretarako eduki ditudan arrazoiak hartu behar dira kontuan. Espainiako erregearen urre mordo galanta ostu dudala ere badiote, baina hori ez da egia. Orain arte ez diot sekula ezer ostu inori. Baina orain arte diot, joan den aspaldi luzean lapurreta handi bat egiteko asmoa darabilgulako buruan: armak ostu gura dizkiegu Espainiako erregearen soldaduei. Eraso horrek ondo irteten badu, eskubide osoz deitu ahalko didate lapurra , eta pozik eta harro hartuko dut deitura. Azken batean, indiarrak hiltzeko dakartzaten armak, indiarren eskuetara aldatu eta indiarrek euren buruari bizirik eusteko erabili ahalko dituztelako.

Espainiako erregeari traiziorik egin ote diodan ez nago guztiz ziur. Ez dut ezagutzen Espainiako erregea, Felipe ii.a ospetsua. Itsaso zabal eta sakon bat dago gu bion tartean. Hauxe besterik ez dut esango: indiarren alde jokatu dudala. Eta indiarren alde egite horretan aurkitu ditut Espainiako erregearen soldaduak neure aurka, neure aurrean. Luzaroan euren buruaren jabe bizi izan diren herriak menderatzen eta desegiten ahalegintzen dira Espainiako erregearen soldaduak. Indiar gazteak bahitu eta euren morroi edo neskato egiten dituzte; zaharrak eta umeak errukirik gabe hiltzen dituzte; indiarren bizilekuak lurragaz berdindu eta birrintzen dituzte, eta haien ondasunak erre, hondatu edo bereganatzen dituzte. Jokabide horri egin diot traizioa . Ez dakit Espainiako erregeak agindu ote duen basakeria horiek guztiok egitea ala haren soldaduek euren eskutik jokatu ote duten horrela. Dena dela, batera edo bestera izan, hauxe da ene iritzia: Espainiako erregearena dela azken erantzukizuna eta, basakeria horiekaz bat ez baletor, soldaduen buruzagiak euren agintetik kendu eta guztiak banan-banan juzgatu behar lituzkeela.

Bestalde, ez dut inola ere uste Jaungoikoari eta erlijio kristauari traizioa egin diodala. Hain zuzen, erlijio kristauak galarazi dit basakeria horiek onartzea. Are gehiago, basakeria horiek egitea edo egiten laguntzea. Ziurrenera, ene jokabidea ere ez da izan beti zuzena, baina ez dut ikusi beste irtenbiderik: edo Espainiako erregearen soldaduek hil gaitzaten eta betiko gal gaitzaten utzi edo goiari gogor eutsi eta bizitzen segi.

Eta neure bizia azkentzen ikusten dudan une honetan, hauxe da ene erabakia: Espainiako erregearen soldaduen hilketei, lapurretei, bahiketei eta era guztietako basakeriei aurre egiteaz gainera, haien esanei eta haien izkribuei ere aurre egitea, neure ibilerak neuk kontatzea eta, azken batean, neure buruaren alde jokatzea. Otxandioko senideei eta herritarrei, eta baita euskaldunen nazio osoari ere, neure egia erakutsi gura diet. Jaungoikoak guztia dakienez, ene ibileron eta ene arrazoion berri ere edukiko du, eta isil eta umil hartuko dut haren erabakia, Josafaten batzen gaituenean.
Otxandio eta Bitoria
Otxandio

Gurasoak, aitaren ama eta gu lau neba-arrebok bizi ginen Otxandioko etxaldean. Senideetan bigarrena nintzen ni. Umetako gauzak gogoratzeko gai naizenetik, etxeko beharrak egiten ikusten dut neure burua. Ume-umetatik hasita, iturrira ur eske joatea zen ene zeregina. Lehenengo anaia nagusiagaz, gero neu bakarrik. Iturria ez zegoen etxetik urrun, baina harako joan-etorria lanbide neketsua gertatzen zen: elurretan, euripean, hotz egin nahiz bero egin, egunero, eta egunean behin baino gehiagotan, ekarri behar izaten zen ura etxera. Edateko, jatekoak atontzeko, ontziak garbitzeko⦠ezinbestekoa zen ura eta, edukiko bazen, iturrira joan eta handik ekarri behar. Behin baino gehiagotan, gainera, bidean labain edo estropezu egin, ur guztia lurrera isuri, eta atzera berriro itzuli behar izaten nuen iturrira. Ura ekartzeaz gainera, amari ere laguntzen nion izarak, oihalak eta soineko jantziak eroaten garbitokira, eta aita eta anaia nagusia soroan edo basoan zirenean, neuk eroaten nien jana eta edana otzara batean.

Garbitokia aipatu dut, eta behin baino gehiagotan etortzen zait gogora lanbide horren gogortasuna. Hemen Basoan ere ikusten ditut andrazkoak oihalak eta soineko jantziak garbitzen erreka bazterrean, baina askozaz samurragoa da hauen egitekoa. Alderdi honetan beti egiten du epel eta, askotan, baita bero galanta eta sargoria ere. Hemen nagoen denbora guztian sekula ere ez dut hotzik eduki, sekula ere ez dut izotzik eta elurrik ikusi, eta bertoko zaharrenek ere ez dakite gauza horiek zer diren. Otxandion, berriz, aterpea zegoen garbitokian, baina nahiz eta aterpeko teilatuak eta hormek euriaren eta haizearen aurka babes egin, neguko hotzaren aurka ez zegoen ezer egiterik. Hala eta guztiz ere, Otxandioko andrazkoek aldarte onean hartzen zuten euren eginkizuna. Andre talde bat garbitokian elkartu eta han esaten zituzten euren kontuak, eta han kantatzen euren bertsoak eta kantuak. Barikua izaten zen garbitokira joateko egun nagusia. Barikuak ziren oihalak eta soineko jantziak garbitzeko egunak, eta zapatuak aste guztiko ogiak labean erretzekoak. Bai barikuak eta bai zapatuak egun seinalatuak ziren Otxandioko andrazkoen bizimoduan.

Pixkatxo bat koskondu nintzenean, behizain egiten nuen, eta artzain ere bai, ardiak neguan etxalde inguruan ibiltzen zirenean. Geroago, behiak uztartu eta soroko zereginetan lagundu ohi nion aitari, eta udagoienean, gehienbat, gura adina behar egoten zen guztiontzat: ira, orbel, egur, gaztaina, sagar, hur, ezkur eta intxaur batzen eta etxera ekartzen. Behiei lera edo gurdia erantsi eta haiek lagunduta egiten genuen zeregin hori.

Horretan ere bada aldea Otxandiotik hona Basora. Han neguari begira egiten zen bizimodua. Luzea zen negua, ia urtearen erdia, eta hile batzuk, gainera, gorriak eta gogorrak izaten ziren. Janariz beterik eduki behar zen etxaldea orduko, bai pertsonen eta bai abereen beharrizanak egoki asetzeko. Etxaldeak ere handiak ziren janari haiek guztiak gordetzeko, eta sendoak ere bai, hotzari eta hezetasunari aurre egiteko. Baso honetan, berriz, ez dago ez negurik ez udarik, eta ez dago janariak batu eta pilatu beharrik. Egunekoa edo, gehienik ere, biharamunekoa da konpondu beharrekoa. Egunero egiten da ehiza, egunero arrantza, eta egunero fruitu eta ortuariak batzea. Batu eta jan, hurrengorako ezer gordetzen arduratu gabe. Etxeak ere txikiagoak dira eta sendotasun gutxiagokoak. Erosotasun handirik ere ez daukate, bizimodu apurra egiten delako etxe barruan: jatorduak eta loa ozta-ozta.

Pentsatzen hasita, uste dut eguraldiak badaukala jendearen izaeran eragina. Euskal Herriko bizimoduan beharra zen nagusi. Egunero eta egun osoan zegoen jendea beharrean eta bizitza osoa ematen zen horretan: umetatik hasi eta harik eta zahartu eta ezindu bitarteko guztia. Asti gutxi zegoen egonean egoteko eta jolaserako: auzolanak amaitzen zirenean, feria egun batzuetan eta herriko jaiegunetan ozta-ozta. Gogorragoa zen, gainera, andrazkoen bizimodua. Domeka zen andrazkoen atseden egun bakarra: meza ostean tartetxo bat, eta bazkalostean, sueteko garbitasunak egin eta gero, beste bat, horixe zen egonean egoteko zeukaten asti guztia. Baina, hori bai: jai zegoenean, benetakoa zen jaia. Dantza eta kantua izaten ziren orduan nagusi. Tartean jan eta edan; hori ere ugari.

Bestela dira gauzak Baso honetan. Ume denbora luzeagoa da...
mehr